LITERATURA

“Kapital Publiko” liburuaren gaineko errezitaldiak

Jose Luis Otamendik Kapital Publikoa poema liburu berria aurkeztu zuen joan den urtearen hondarretan, eta gogoeta sozial eta politikoetatik abiatuta, eguneroko bizimodu intimoraino proposatzen duen bidaiak irakurle askoren grina piztu du.

Otamendiren arabera “Denona den hori da kapital publikoa, inork beretzat bakarrik hartzerik ez daukana: gabiltzan kalea, arnasten dugun airea, mintzo garen hizkuntza, pertsonak, oroitzapenak, egunkaria, sentimenduak. Galtzerik nahiko ez nituzkeenak, salatzeko modukoak iruditzen zaizkidanak, babestu beharreko jotzen ditudan gauzak dira poema hauen muina. Kapital publikoa zaindu beharreko mundu egingarrien aukera da”.

Bere zortzigarren poema-liburua plazaratu zuenetik han-hemenka dabil poeta bere poemak errezitatzen, modu biluzian, inolako musikaren edo bestelako diziplinaren baten laguntzarik gabe. Lehendabizikoa azaroaren 30ean egin zuen, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. Eta ondoren, abenduaren 8an, Durangoko Ahotsenean ere egon zen.

Bere poemagintza zertan den dastatu nahi baduzue, hemendik aurrera egingo dituenak honakoak dituzue:
Urtarrilak 13 (asteartea), 19:00etan, Donostiako Garoa KulturLaben.
Urtarrilak 15 (osteguna), 19:00etan, Larrabetzuko Anguleri kultur etxean.
Urtarrilak 21 (asteazkena), 19:00etan, Iruñeko Katakraken.
Urtarrilak 22 (osteguna), 19:00etan, Oreretako Mikelazulon.
Urtarrilak 27 (asteartea), 19:00etan, Soraluzeko Gaztelupe tabernan.

Bere poemak irakurri nahi badituzue, hementxe duzue liburua osorik online.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button