MUSIKA

Musika Bulegoak iazko “Musikaren Urtekaria” kaleratu du

Euskal Herriko Musika Bulegoa Elkarteak (EHMBE) EHMBE Urtekaria 2018 kaleratu berri du. Bertan, musikaren une gogoangarriak biltzen ditu eta hainbat gairen inguruan hausnarketa ere egiten du.

Argitalpenaren hogeita hamar bat orrialdetan elkarteak musikaren une gogoangarriak eta sektorearen gaurkotasunezko gaiak bildu ditu. Horretaz gain, honako gaiak ere aztertu ditu: adingabeak kontzertu-aretoetara sartzea, edota aisialdirako guneak emakumeentzat toki seguruak izatea.
David Gotxikoa, Jon Pagola eta Juan G. Andres kazetariak kolaborazio-lanetan ibili dira eta Euskal Herriko jazzaren, autoedizioaren eta atzoko eta gaurko publikoaren egoera aztertu dituzte. Ainara LeGardon artistak ere kolaboratu du Musikaren Urtekarian, Artistaren Estatutuari eta gogo bizia manipulatzeari buruzko artikulu batekin.

Urtekarian agur esan duten taldeak gogoratu, Euskal Herrian musikarien inguruan egon diren gertakari garrantzitsuak azpimarratu (MTV Music Awards eta Musika Bulegoa Sariak kasu) eta Txinatik Japoniaraino eta Europako ehunka hiritan, zabaldu duten artisten esperientziak ere bildu dira.

EHMBE Urtekaria 2018  irakurri nahi baduzue, egin klik hemen.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button