LITERATURA

Julene Azpeitia Literatur lehiaketarako azken egunak

Literatur sorkuntza bultzatzeko asmoz, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketa antolatu du Zumaiako Udalak. Datorren asteartean, irailaren 30ean, amaituko da lanak aurkezteko epea.

Lanok, euskaraz idatzita, originalak eta argitaragabeak izango dira. Ipuinak gutxienez sei orrialde eduki beharko ditu, eta gehienez 15.
Lehiaketara lau ale bidaliko dira.
Idazlanak izenburua bakarrik eramango du agerian, eta idazlearen izena ezin izango da inon aipatu. Idazlanarekin batera, gutun-azal itxi bat bidali beharko da, kanpoaldean idazlanaren izenburua jarrita, eta barrualdean, berriz, egilearen izen-abizenak, telefonoa, helbide elektronikoa, sinadura eta NAN agiriaren fotokopia.

Idazlanak, Julene Azpeitia 27. ipuin lehiaketarako dela adierazita, helbide honetara bidali beharko dira: Zumaiako Udala. Euskara Zerbitzua. Foruen Enparantza, 1. 20750 Zumaia.

Hiru sari emango dira: Lehen saria, 3.000 €; Bigarren saria, 1.500 €; eta, hirugarrenik, Zumaiako onenaren saria, 1.000 €.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button