MUSIKA

“Musik On” ekimenak musika zabalduko du asteburu honetan

Ostegunetik igandera bitarte, Kultura Live elkarteak sustatuta, Musik On, Musika Aretoen Asteburua egingo da elkarte horretako kide diren aretoetan. Ekimenaren xedea hauxe da: “Musika aretoen lanak musikaren sektorean duen eragina azpimarratzea. Horretarako asteburu bakar batean musika aretoek eskaintzen dituzten kalitatezko kontzertuen kopurua eta gizartean zuzeneko musikak duen garrantzia nabarmendu nahi dira”. Ekimen horrekin, halaber, Kultura Live elkartearen hamargarren urteurrenaren ospakizunak amaituko dira.

Hala, gaur  bertan, lau kontzertu burutuko dira egitarau horren baitan: Ferenc Nemeth Band, Bilbaína Jazz Clubean, Bilbo; Rendez Vous eta Structures, Le Magneto Aretoan, Baiona; Endless Boogie, Dabadaban, Donostia; eta, azkenik, Dorian, Kafe Antzokian, Bilbo.

Musik On ekimenaren laugarren edizioan joko duten beste talde batzuk hauexek dira: Kaydy Cain, El Gran Wyoming & Los Insolventes, Elefantes, The Hi-Risers, The Swingin’ Neckbrakers, Charlie Winston, Naya, Jabier Muguruza, Bilboloop’ 18 (Le Boom, Dama Scout, Cecilia Payne), Villagers, Taburete, Buffalo, American Band, Perfect World, Midnight Road, Liv Wallace eta Chamán.

Informazio gehiago: kulturalive.com.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button