MUSIKA

Larunbatean, aurtengo Nafarroako Trikiti Jaialdia

Larunbatean, urtarrilak 27, Nafarroako IV. Trikiti Jaialdia egingo dute Lesaka herrian. Egun osoko festa horretan hainbat taldek parte hartuko dute. Kepa Junkera eta Sorginak izango dira gonbidatuak.

Fusio horretatik Maletak izeneko lan sortu zen arbasoen tradizioen, munduko erritmoetan inspiratutako musika-sormenen eta publikoaren energiaren arteko topagunea izateko helburuz. Kepa Junkera oraingoan bildu da abestu, dantzatu eta mota guztietako perkusioa jotzen duten emakume gazteez osaturiko Sorginak taldearekin. Hortaz, ikus-entzunezko esperientzia honetan, Sorginak taldeko Amets Ormaetxea, Eneritz Aulestia, Alaitz Eskudero, Irati Gutierrez, Garazi Otaegi, Leire Etxezarreta, Irantzu Garamendi, Maddi Alberdi, Ane Gonzalez eta Olatz Alberdi artistak izango ditu lagun.

Beste aldetik, egun horretako musika kartela honakook osatuko dute: Igon Olaguenaga eta Egoitz Uriarte; Erika Lavillard,  Sabine Ferreira eta Raphael Ferreira; Elgorriaga anai-arrebak eta Egoitz; Eneko Dorronsoro, Gari Otamendi eta Ixak Arruti; Zuberoatik Niko Etxart; eta Patrik Larralde eta Christian Larralde.

Informazio guztia, hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button