BESTELAKOAK

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko makina bat ekimen

Museo hiperkonektatuak: ikuspegi berriak, bisitari berriak lelopean ospatuko da Bizkaian Museoen Nazioarteko Eguna, eta makina bat jarduera egingo dira asteburu osoan.

Euskara eta Kulturako diputatu Lorea Bilbao andreak esan duenez, “Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizunetan ariko diren museoek argi erakusten dute Bizkaian denetariko museoak daudela. Bakoitzak zerbait berezia du, desberdina, berariazkoa. Denen artean gure lurraldearen eta gure nortasunaren funtsezko ezagutza eskaintzen dute. Aurten ere, ohi bezala, Bizkaiko museo handiek, txikiek eta denetariko gaiak lantzen dituztenek bat egingo dute Museoen Nazioarteko Eguna, eta horretarako sarrera erraztuko dute. Hain zuzen ere, ia museo guztiek doan sartzen utziko dute, eta horrez gainera jarduera bereziak antolatuko dituzte ospakizuna indartzeko.”

Maiatzaren 18an izango da Nazioarteko Eguna eta ekitaldi guztiak asteburu horretan izango dira. Hainbatetan bisita gidatuak antolatu dira bai eta hitzaldi, eta tailer zenbait ere. Ostiralean, hilaren 18an, Bilboko museo hauetan ere doan izango da sarrera: Eleiz Museoa, Aste Santuko Pasoen Museoa, Bilboko Zezen Museoa eta Euskararen Etxea. Honako hauetan doako bisita gidatuak egongo dira: Simon Bolibar Museoa, Agurtza Arrantza Interpretazio Zentroa, Rialia, Dolomitas Antzinako Lantegi Museoa eta Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa.

Hortaz, Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko bisitariek berrogeita hamar bat jarduera edukiko dituzte.

Programazio osoa hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu