MUSIKA

Mugaldekoak, McOnak, Patxuko Nice, Papawanda eta Moonshine Wagon, Putzuzulo gaztetxean

Zarauzko Putzuzulo Gaztetxeak Kobazulo Kolektiboak ondutako lau kontzertu hartuko ditu. Maiatzaren 3ra bitarte, hilean emanaldi bat aurkeztuko du kolektibo horrek. Bihar bertan, hilak 22, Mugaldekoak Band taldea izango da oholtzan, 23:00etatik aurrera.

Edu Zelaieta idazle (ahotsa) eta Beñardo Goietxe (gitarra) eta Raul Garcia (gitarra) 2017an errepidera bueltatu ziren tarte luzez isilik egon ostean. Urteak joan urteak etorri, mugaldekoek ohiko formulari eusten jarraitzen diote: Zelaietaren hitzak eta sustraidun musikak: folk, rockabilly, tex-mex, blues… Bada, larunbatean, hilak 19, Mugaldekoak Tolosako Bonberenean izango dira, 22:30etik aurrera.

2017an, hain justu, Galdemoduen Trilogia (Gaztelupeko Hotsak) izenburuko hirugarren diskoa argitaratu zuten nafarrek. Diskoa egiteko hainbat musikari-lagunen ekarpena izan zuten: Inadaptats taldeko Xabi Perez Bull-ek baxua jo du eta Ander Barrenetxeak (Morau, Agotak..) bateria jo du. Horiez gainera, bestelako kolaborazioak izan zituzten; esaterako, Morau, Petti eta Idoia Gillenea ahotsetan aritu dira, eta Kotte Berruetak akordeoia jo du.

Kobazulo Kolektiboak Putzuzulo gaztetxean egingo diren beste kontzertuen harira, martxoaren 22an, McOnak Lekeitioko folk-rock taldeak joko du; apirilaren 13an, Patxuko Nic Hondarribiko reggae taldeak eta  Papawanda Madrilgo reggae eta ska koadrilak; eta, azkenik, maiatzaren 3an, Moonshine Wagon Gasteizko bluegrass egitasmoa izango da agertokian.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button