MUSIKA

Hainbat herrialdetako musika joerak “Poltsiko Musika” programan

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Poltsiko musika programa antolatu du beste behin. Kontzertuak gaur berton hasi eta datorren apirilaren 7ra arte luzatuko dira.

Ekimenaren xedea, “ikus-entzule guztiei hainbat herrialdetako musika joerak erakustea da, bertako taldeen edo gure hirian bizi diren kanpoko musikarien eskutik, formatu txikiko kontzertuen bitartez”.
Egitaraua gaur bertan abiatuko da Lluís Gómez & Barcelona Bluegrass Banden emanaldiarekin. Taldeak Dotze contes azken diskoa aurkezteko bidaia bat proposatuko du bluegrassetik, swingetik, bluesetik edo folketik.
Hurrengo saioa martxoaren 24an izango da Jesús Ayestarenekin. Bere diskoetako kantekin batera, beste artista batzuen lanen bertsioak egingo ditu (Joaquín Sabina, The Eagles, Serrat, Eric Clapton, Antonio Vega edo Revólver). Martxoaren 31n, Malú Garay jazz abeslariaren txanda izango da. Bere errepertorioan swing jazz, blues eta bossa eskainiko ditu.
Zikloa apirileko lehen ostiralean, 7an, itxiko da, Usurbilgo Labrit Zabala kantautore euskaldunarekin. Bere hirugarren diskoko kantak (Z8rtzi) eskainiko ditu Bilbon. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button