MUSIKA

Mud Candies taldeak disko berria plazaratu du

Bilboko Mud Candies bandak What the hell´s wrong with heaven izenburuko lan argitaratu du. Laukoteak ekainaren 4an aurkeztuko du grabazio berri hori Bilboko Kafe Antzokian. Taldean AEBetako tradizioan sustraituriko estilo zaharrak jorratzen ditu: country, bluegrass, rockabilly edo swing, besteak beste.

Taldeak orain arte egindako ibilbidearen laburpena da  What the hell´s wrong with heaven, alegia, taldea eratu zenetik jasotako eskarmentuaren isla. Sandra eta Guillermo Santibañez Will abeslarien ahotsak asko hazi dira eskarmentu horren ondorioz, eta disko berrian inoiz baino hobeto uztartu dira. Bestalde, Moonshine Wagon taldeko Goiatzek biolina jo du grabazioan.

Disko honen aurretik grabazio bakarra argitaratu dute, bost kantuko EP homonimoa, zeinak oso harrera ona izan zuen sustraidun doinuen zaleen artean.

Taldea hauexek osatzen dute: Sandra de la Vega, ahotsa, ukelelea eta perkusioa; Guillermo Santibañez Will, gitarra eta ahotsa; Victor Martin, kontrabaxua; eta, azkenik, Iñigo Elexpuru, bateria eta koruak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button