BESTELAKOAK

“Ilunabarrean dantzan” ekimena, Oihaneder Euskararen Etxean

Ilunabarrean dantzan zikloa hirugarren urtez bueltatuko da Oihaneder Euskararen Etxera. Dantzaldiak igandeetan izango dira, 19:00etan. Jare Dantza Taldeak gidatuko du lehen saioa igande honetan, urtarrilak 14.

Dantza ekimen horrek bost dantza-saio eta hitzaldi bat eskainiko ditu apirilera bitartean. Hitzordu bakoitzean dantza talde batek bere proposamena eskainiko du.
Diogun bezala, lehen saioa urtarrilaren 14an izango da eta Gasteizko dantza talde gazteenetakoa den Jare Dantza Taldeak gidatuko du.

Jareri Juan Mari Beltranen hitzaldiak hartuko dio lekukoa otsailaren 1ean, osteguna. Bertan Beltranek bere azken liburua aurkeztuko du: Soinu-tresnak Euskal Herri musikan (1985-2010).

Adurtza Dantza Taldearen txanda otsailaren 18an izango da. Martxoan bi saio izango dira: Algarak zuzenduko du lehena martxoaren 4an eta Indarra Kultur Elkarteak hilaren azken igandekoa, martxoaren 25ekoa, hain zuzen ere. Gasteizko Udalaren Folklore Akademiak itxiko du 2018ko Ilunabarrean dantzan apirilaren 15ean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button