BESTELAKOAK

“Mila Musika Haria” programa hil honetan Bilbon

Kubako musika, AEBtako bluesak, eta flamenkoa izango dira Bilboko Mila musika haria programaren protagonistak hil osoan zehar. Ziklo honetako kontzertuak abenduaren 11tik 28ra egingo dira, arratsaldeko 19:30ean Abando-Barrainkuako udaltegian. Sarrera librea izango da.

Zikloa, musika tresna horren eta harizko beste musika tresna batzuen inguruan sortzen diren musikei eskainita dago. Aste honetan hasi den programazioan Kubako musika izan da protagonista, baina bihar berton, Michael Lee Wolferen eskutik bigarren kontzertua antolatu da. Musikari horrek American roots music izenekoaren erritmoak ekarriko ditu Bilbora (blues, bluegrass, folk). Gainera, larunbatean, abenduaren 15ean, Michael Lee Wolfek, Ipar Amerikako musikaren sustraiei buruzko tailerra zuzenduko du, goizeko 10:00etatik 12:30etara.

Abenduaren 18an, Andrés Cansinok flamenkoaren errezitaldi bat eskainiko du. Abenduaren 20an, Rumba Norte, Ke No Falte eta Masiompa bezalako taldeetan esperientzia luzea duen Oier Aldekoa musikari bizkaitarrak kontzertua egingo du. Eta azkenik, Mila Musika Haria programa ixteko flamenkoa jorratzen duen Juan de Pilar kantaria izango da abenduaren 28an. Artista honekin batera, Oscar de Manuelen txirula-jotzailea eta Israel Suárez Porrina perkusioan arituko dira.

 Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net webgunean eskura dezakezue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button