BESTELAKOAK

Badator “Pop Pilulak” fanzinearen bigarren alea

Pop Pilulak fanzinearen bigarren alea maiatzean argitaratuko da. Argitalpenaren arduradunek adierazi dutenez, estreinako alea iragan abenduan plazaratu zuten, eta izandako harrera ona dela-eta, bigarren ale bat egiteari ekin diote; oraingoan, gainera, orrialde gehiagorekin etorriko da, eta kolaboratzaileen artean izen berriak ere agertuko dira.

Ale berri horretan ondokoak aurkituko dituzue:

Zinea

Vladimirrek itzaletan sinesten zuen, Val Lewton vs RKO (iñigo Bidetxea)

Free Cinema, mugen askatasuna (Antton Iturbe)

Musika

Psikodelia proletarioa, Psiko-langile-punk-pop hiztegia, Londres 1984-1987 (David C. Feck)

William S. Fischer, diskoteketan dantzatzeko herri-kantuak (Julen Azpitarte)

Sonic Youth, gazte kultura birrintzen (Mikel Lizarralde)

La Pop (Fermin Etxegoien)

Literatura

“Apaiza”, halaxe deitzen zioten (William S. Burroughs, Danele Sarriugartek itzulia)

Pertsona bat (Juanra Madariaga)

Bestelakoak

Historiako emakume ezkutuak (Goizalde Landabaso)

Pop-aren arintasun jasanezina (Yurre Ugarte)

Lehenengo Mundu Gerrak eragindako erantzun artistikoa (Xabier Sagardia)

BPA Basque Paranormal Activity (Koldo Almandoz)

Abangoardien errebolta, XX. mendeko abangoardia artistikoei buruzko gehigarria (Michiko Kamba)

Horrekin batera, ale berriaren aurkezpen ekitaldi batzuk ere egingo direla iragarri dute.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button