ARTEA

Ixone Sadaba artistaren “Irudia hautsi, gertaerak ukitu” proposamena ikusgai, Gasteizen

Tetrapack programa bidean da, eta abendutik hona hainbat erakusketa, hitzaldi eta mintegi bideratu dira Gasteizko erreferentziazko aretoetan. Tetrapack ezinbesteko aukera bat da gazte sortzaileen formaziorako, argazkigintzan, bideogintzan eta arte plastikoetan esperientzia handia duten profesionalen laguntza baitute.

Abenduan, Antonio Altarribaren txanda izan zen. Urtarrilaren lehen hamabostaldian David Guerrero sortzailearen txanda izan da, eta orain, urtarrilaren 20tik aurrea, Ixone Sadaba artistaren Irudia hautsi, gertaerak ukitu proposamena bidean jarriko da Zas Kultur espazioan.

Ixone Sadabak “landa-azterketa gisa erabiltzen ditu irudiak, argazkiak ebidentzia-tresna izateari utzi dionean, atribuzio hori galdu duenean zer egin dezakeen jakiteko. Bere interesak argazkiaren eta instalazioaren bidez bilatzen ditu, eta berak “agertoki politiko” gisa deskribatzen duena erakusten du. Termino horretara jo izan du maiz tentsio-eremu bat aipatzeko, indarkeriazko topaketak gogorarazten dituen leku erreala, eta behin eta berriz agertzen da bere proiektuetan.”

Ixone Sadaba (Bilbo, 1977) Arte Ederretan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean, eta New Yorkeko International Center of Photography delakoaren Postgraduate Programarekin osatu zuen bere prestakuntza. Argazkia erabiltzen du irudikapena esanahia eraikitzeko ariketa gisa.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button