BESTELAKOAK

Euskal emazteak lekuko

2011ko urriaren 14 eta 15ean Kanbon, 22an Baionan eta azaroaren 27an Donostian, La compagnie des Hommes konpainiak Emabide aurkeztuko du. Txomin Heguy zuzendariaren laguntzarekin, Didier Ruiz-ek zuzendu du dokumental-antzezlan hau, beren bizia, historia, lurraldearekiko, hizkuntzarekiko eta kultura nortasunarekiko harremanak kontatzen dituzten emazte batzuen lekukotasunetan oinarritzen dena.

Hori guztia kontatzeko parte hartuko duten antzezleak honakoak dira: Douina Boujlal, Jeanne Duhalde, Maite Duhalde, Xabina Lerissa, Amélia Mendiboure, Marguerite Minjou, Jeanne Pochelu, Xantiana Recalt eta Anne-Marie Vergez.

Esan bezala, Kanboko AIEC gelan estreinatuko  da urriaren 14 eta 15ean, gero Baionako Elkartetxean ikusi ahalko da urriaren 22an Les Translatines antzerki festibalean, eta azkenik, Donostiako Lugaritz kultura zentrora joango da azaroaren 27an.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button