MUSIKA

Desordutan taldearen "Eromena zor dizut…" disko berria

2005. urteko udazkenean, Tolosan, bat-batean jaio zen taldea. Txus, Iñigo, Julen eta Egoitz dira Desordutan, powerpop nahiz pop-rockaren bidezidorretik dabilen banda, horrela tokatu delako, ez baitira horrelako etiketen lagun.
Lehen kontzertua 2006ko apirilean eman zuten Tolosako Bonberenean eta geroztik lotura berezia izan dute bertako piromanoekin. Izan ere, bertan kontzertu eta grabaketa ezberdinetan parte hartzeko aukera izan dute: 2006eko neguan euren lehen maketa, 2008ko udaberrian Kilometroak 2008ko kantu ofizialean eta 2009ko udan beraien lehen lan luzean, Eromena zor dizut… (Bonberenea Ekintzak, 2009).

Urte hauetan makina bat zuzeneko eskaintzeko parada izan dute, taula gainean egungo eszenako talde esanguratsuenekin topo eginez. Disko berria laster izango da kalean, Bonberenea Ekintzak zigilupean.

Zuzenean entzun nahi badituzue hona hemen hitzordu bi: urtarrilaren 29an, 21:30ean, Tolosako Mescal Tabernan eta martxoaren 5ean 22:30ean, Lakuntzako Sorginak Tabernan.

Promomusikak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button