BESTELAKOAK

“Street tARTar” jaialdia, Donostian

Street tARTar jaialdia asteburuan egingo da Donostian, espazio publikoaren erabilera eta eraldaketa aldarrikatu eta inklusio soziala indartu, emakumeen ahaldundu eta kulturaren arlo honetan euskara erabiltzeko helburuarekin. Horretarako, kaleko dantza, muralismoa, parkourra eta musika kontzertuak antolatu dira hirian.

Bihar hasiko den ekimenaren barruan graffiti hastapen-tailerra, kale-dantza tailerra eta free-style erakustaldia antolatu dira. Rap-a euskaraz tailerra, eta Rap-a ahalduntze feministarako tresna gisa tailerra ere egingo dira.

Kontzertuei begira Boca de Baba, EH2000 eta Laize, Missiz S One, Rebeca Lane, KT Gorique, Icykal y Laayie, Nizuri Tazuneri eta MiiniiMi BeatBox taldeek hartuko dute parte. Gainera, hainbat Dj ere arituko dira musika jartzen.

Informazio zehatzagoa hemen duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button