IKUS-ENTZUN

Gerra deklarazioa

Tabakalerak antolaturiko Gutun Zuriak atalaren barruan, Valérie Donzelli zuzendariaren La guerre est déclarée filma proiektatuko da gaur, urtarrilak 2, 20:00etan.

Film hunkigarri eta triste honetan honakoa kontatzen zaigu: Roméok eta Juliettek taberna batean ezagutu dute elkar eta maitemindu egin dira. Handik gutxira, elkarrekin hasiko dira bizitzen eta aurreneko semea izango dute: Adam. Dena aldatuko da txikiari, bi urte dituenean, minbizia diagnostikatzen diotenean.
Etsipena, haserrea, poza irabazitako bataila txikien aurrean, goizetik iluntzera aldatzen doazen aldarteak… Gerra bat deklaratu da. Eta, gerra orotan bezalaxe, istorio honetakoak ere hondamena utziko du amaitzean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button