BESTELAKOAK

Xabier Montoiarekin elkarrizketa musikatua Durangon

Gaur, azaroak 8, hasiko da Durangoko Plateruena aretoan euskal musikariei eginiko elkarrizketa musikatuak biltzen dituen Kantuaren Kantoia zikloa. Xabier Montoia, besteak beste, M-ak taldeko abeslari ohia, izango da estreinako gonbidatua. Hitzordua 20:00etan izango da.

Hala, lau asteko ziklo batean, kazetari batek bideratuta (Jonan Fernandez), kantagile gonbidatuaren ibilbidearen, kanten, erreferentzien, lan egiteko moduaren, kezken gaineko berbak entzungo dira bertan. Kantagileak zuzenean joko ditu berak aukeraturiko doinuak, eta kantuok izango dira elkarrizketarako abiapuntu.

Gainerako hiru musikariak hauexek izango dira: Hertzainak ohia Josu Zabala (azaroak 15); Balerdi Balerdiko Toño Muro (azaroak 22), eta, azkenik, Ruper Ordorika (azaroak 29).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button