BESTELAKOAK

Trikitixa Egunak Gorlizen eta Arrasaten

Urte honetan Trikitixa eguna Gorlizen ospatuko da maiatzaren 31n. Joan den urteko ekainaren 1ean, Plentzian ospatu zuten Bizkaiko Trikitixa Eguna, aurtengo tokitik oso hurbil. Aurreko edizioetan bezala 12:00etan trikitilariak batuko dira kalejirak eta trikipoteoari hasiera emateko. 15:00etan bazkaria izango dute frontoian eta eguna bukatzeko erromeria antolatuko da 19:00etan eliza plazan.

Ederra izaten da bertako bazkariko giroa. Horretara apuntatzeko azken eguna maiatzaren 27a izango da.

Beste aldetik, maiatzaren 24an, Arrasaten Debagoieneko X. Trikitixa Eguna 2014 ospatu behar dute. Han, 11:30ean kalejira erraldoia egongo da; 13:00etan jaialdia; 14:30ean bazkaria Uharkape frontoian; eta 18:30ean erromeria Trikidantz taldearekin.

Azkenik aipatu, ekainaren 15ean, Euskal Herriko Trikitixa Eguna izango dela Zarautzen.

Trikitixa eta pandero soinuekin batera egun bikaina pasatu nahi baduzue, animatu eta etorri!!!!

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button