ARTEA

Erakusketak, artistekin topaketak, eta proiekzioak Mapamunditarrak ekimenarekin

Iruñean, Atarrabian eta Uharten, irailaren 7tik urriaren 29ra bitartean Mapamunditarrak 2023 izeneko ekimena izango da, non erakusketak, artistekin topaketak, zinema proiekzioak, performanceak eta tailerrak antolatu diren.

Aurtengo edizioak Atalasea izenburua hartu du eta Alexandra Baurès komisarioaren arabera “Muga batzuk komunak dira, hala nola beste espezieetatik bereizten gaituen marra. Norbanakoarenak diren beste atalase batzuk sentitzearekin edo pentsatzearekin dute zerikusia. Eremu mugakideak dira, lur birjinak edo iraganeko bazter ahaztuak, non une batez esploratzaile bihurtzen garen. Gure aurkikuntzek, apaletan apalenak izanik ere, errealitate zabal eta konplexuaren izozmendiaren tontorra ikusarazten digute han.”

Egingo diren erakusketak honako hauek dira: Damaris Pan artistaren Bero Sapa; Anna Dot artistaren Itsuen parabola; Alberto Odérizen Jaiotza baten arkeologia; eta Aurélien Mauplot artistaren Mundu ikusiezinak-Canto due.

Zinemari dagokionean, Philippe Beziaten Les Indes Galantes dokumentalaren emanaldia antolatu da; Xabier Erkiziaren O gemer proiekzioa/kontzertua, Raúl Cantizanorekin; eta Winterreise filmaren emanaldia eta solasaldia Inés García zuzendariarekin.

Performanceetan Anna Dot, Eulalia Valldosera, Alberto Odériz eta Álvaro Caboalles eta Ana Gándara arituko dira.

Mapamunditarrak webgunean duzue informazio guztia.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button