BESTELAKOAK

“Lau Haizeetara” plataforma digital berrian balio historikoko agiriak

Bizkaiko Foru Aldundiak Lau Haizeetara plataforma digital berria aurkeztu du. Bertan, XVI, XVII eta XVIII. mendeetako obra inprimatuak, inkunableen bildumak, eskuizkribuak, XIX. mendeko obren aukeraketa zabala eta kartografia eta grabatuen bilduma ikustatu daitezke.

“Bizkaiko Foru Liburutegiaren aberastasun bibliografikoa eta dokumentala  herritar guztien eskuetan jarri nahi da, herritar guztiek balio historikoko milaka irudi digitalizatura iristeko aukera emanez  adierazi zuen”, Lorea Bilbaok, Euskara eta Kulturako diputatuak.

Une hauetan Bizkaiko Foru Liburutegiak  guztira 9.613.677  irudi  online eskaintzen ditu, era honetan bana daitezkeenak: 13.395 titulu erreserba-funtseko obren arlokoak (XVI. mendeko inkunableak eta XVII eta XVIII. mendeetako obrak); eta 199 titulu euskal hemerotekakoak eta izaera historikoko aldizkarietakoak; eta 1208 titulu material grafiko eta kartografikokoak.

Plataforman euskal egile eta inprimategien obren hautespen zabala eskaintzen da,  euskal gaia dutenak edota  euskaraz idatzita daudenak, horien  material mota edo argitalpen-data gorabehera.

Lorea Bilbao diputatuak esan zuen “Bizkaiaren ondare bibliografikoaren bisibilitatea eta eraginak areagotzen ditu hobeto ezagutu, zabaldu eta kontserbatzeko. Gainera tresna honen bitartez Bizkaiko Foru Liburutegiko funts bibliografikoa nazioartera zabaltzen da etenik gabe 24 orduetan irekita dagoelako eta bertako agiriak eskuragarri daudelako bai hemengo eta baita atzerriko interesdun guztientzat.”

Gordailura sartzeko honako ataria erabil daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu