BERTSOTAN

Larunbatean egingo da Larresoron “Xilaba” txapelketaren azken finalaurrekoa

Datorren larunbatean “Xilaba” txapelketako azken finalaurrekoa egingo da Larresoroko Herriko Gelan, 17:00etatik aurrera.

Sustrai Colina, Odei Barroso, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Aitor Servier, eta Ramuntxo Christy bertsolariak lehiatuko dira. Maiana Irigoien, halaber, gai-emaile arituko da.

“Bertan erabakita geldituko da, nortzuk izanen diren Baionako Finalean kantatuko duten 6 bertsulariak”.

Egin beharreko lanak hauexek izango dira: “13na bertsu puntuagarri: Agurrak; 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu; 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu; 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu; Kartzela banaka, 2 puntuari erantzun eta gaia emanda 2 bertsu; eta, azkenik, Agurrak”.

Informazio gehiago: bertsozale.eus.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button