IKUS-ENTZUN

Gerra aurreko eskolak Eibarren

Eibartarren Ahotan ahozko artxiboaren zabalkundeari begira, Ego Ibarra batzordeak, Gerra aurreko eskolak Eibarren zazpi minutuko ikus-entzunezkoa ekoiztu du sarean ipintzeko. Jende nagusiaren testigantzari esker, herriko gaiak jorratu eta horrelako ekoizpen xumeak baina gustagarriak sarean ipiniko dira.
Historiaren lekukoen berbekin batera herriko kontuak eta gaiak landu eta ikusteko moduan jarrita, batzordearen asmoa ekoizpen txiki bezain xumeak sarean sartzen joatea da, proiektua ahalik eta jende gehiengana hel dadin.

Oraingo honetan gerra aurretik zeuden eskolak ekarri dituzte gogora (Udaletxekoak, Alhondigakoa, Jardiñetakoa, Errebaleko mojena, Kontzeju zaharra, baserri-auzoetakoak…). Horretarako, Secundino Loidi, Aurea Mendizabal, Maria Luisa Maitre Jean… eta beste askoren berbak batu dira.

Egoibarra.com webgune honetako bideotekan daukazue ikusgai.

Egoibarrak bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button