BERTSOTAN

Larrabetzun, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa

Abenduaren 3an jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoa Larrabetzuko udal frontoian, 17:30etik aurrera. Bertatik aterako den irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera, eta bertan ere jakingo da zein izango den finaleko zortzikotea.

Sei bertsolari ariko dira azken horretan kantuan: Ander Elortegi, Etxahun Lekue, Ibon Ajuriagojeaskoa, Julen Erezuma, Mikel Goiriena eta Miren Amuriza. Zapatuan kantatuko duten bertsolarietatik Etxahun Lekue 2014an finalista izandakoa da, beraz, saio honetan sartuko da Txapelketan. Besteetatik Ibon Ajuriagojeaskoa eta Miren Amuriza inoiz finalista izandakoak dira, eta Elortegik, Erezumak eta Goirienak hasierako fasetik hasi dute txapelketa.

Finalaurrekoen fasearen ostean finala dator, abenduaren 17an, Bilbon. Larrabetzukoaren ostean, data horretan kantatuko duen zortzikotea laster jakingo da.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button