IKUS-ENTZUN

“Zinema eta Zientzia” zikloaren baitan “Kimuak” programa

Euskadiko Filmategia, Donostia International Physics Center (DIPC) eta Donostiako Nazioarteko Zinemaldia Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa burutzen ari dira. Guztira 50 film inguru pantailaratuko dira, eta nazioarteko zientzialari ospetsuek emanaldien aurkezpenak egingo dituzte. Hitzorduak Tabakaleran (Donostia), Bilboko Arte Ederren Museoan eta Donibane Lohizuneko Le Sélect zineman izango dira. Aurten lehen aldiz, Gasteizko Artium museoak eta Iruñeako Golem-Baiona zinemek ere eskainiko dituzte film zenbait.

Zinema eta Zientzia zikloaren baitan Kimuak 2021 programaren filmak pantailaratuko dira Gasteizen, Donostian eta Bilbon. Saio horietan Esther Caberoren (Kimuak) parte hartzea izango da.

Ostegunean, urtarrilak 20, izango dira emanaldiak Gasteizen; 21ean, Donostian; eta 22an, Bilbon. Egun horietan pantailaratuko diren filmak honakoak dituzue: Azaletik Azalera (Mel Arranz); Berak Baleki (Aitor Gametxo) Heltzear (Mikel Gurrea); Inner Outer Space (Laida Lertxundi); Resonancias (Oihartzunak) (Iñigo Aranburu); Trumoiak (Iker Maguregi); Ur Azpian Lore (Aitor Oñederra); eta Zerua Blu (Lur Olaizola).

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button