BESTELAKOAK

Kulturak eman duenari begira

Jakin aldizkariak 229. zenbakia kaleratu du, joan den urteko kulturak eman duenari errepasoa eginez.

2018ak  eman duenaren gainean osatu da aurtengo lehen zenbakia. Hausnarketa librean, nahiz diziplinaka, hamar lagunek osatu dute kultur kronika. Sustrai Colina eta Izaro Ieregi sortzaileek osatu dituzte artikulu nagusiak.
Izaro Ieregik sinatu du Gorpuzkera anormalak, behartuak eta groteskoak izeneko artikulua. Gorputza errealitate soziala islatzeko mihisea dela dio Izaro Ieregi artistak. Mundura azaltzeko      dugun  imajina da gorputza, eta potentzial kritikoz betea. Itziar Okariz, Ana Laura Alaez,  Maria Muriedas, Dani Llaría eta bestelako artistak kontuan hartu ditu.

Kultura, zentzu antropologikoan ulertuta, eta identitatea nola eraikitzen den hausnartu du Sustrai  Colinak Kultura  eguneroko bizitza delako testuan. Botere harremanetan nola korapilatzen garen aztertu du urteko gertakariei lotuta.

Era berean, kulturak eman duenaz Xabier Gantzarainek, Maite Berriozabalek, Peru Iparragirrek, Ines Arrue Unanuek, Oier Guillanek, Gorka Erostarbek, Nora Alberbidek eta Alberto Barandiaranek idatzi dute. Eta kultur kronikaz gain, Garazi Arrulak itzulpengintzari eta identitatearen auziari heldu dio.

Tartean aztertu diren gaiak, bertsolaritza, arte plastikoa, zinema, antzerkia, literatura eta musika izan dira.

Xehetasun guztiak: Jakin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button