BESTELAKOAK

Kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntza, “Urbanbat” Jaialdian

Azaroaren 21etik 25era Urbanbat kultura, hirigintza eta gizarte berrikuntzari buruzko jaialdia egingo da Bilbon. Jaialdia gaur abiatuko da Bilborocken, Bilbon ekitaldi erraldoiek sortzen dituzten efektuei buruzko mahai inguru batekin.

Ekipamenduen erabilerak aldatzea, espazio publikoa masiboki okupatzea, bisitariak hartzeko arkitektura efimeroak eraikitzea eta baita unean une hirigintza-kudeaketa arautzen duten araudiak egokitzea ere ahalbidetzen duten teknologiei buruz jardungo dute.

Istanteko Hiriak aurtengo edizioak “kultura-ekitaldi handien eta hiri-plangintzako estrategien arteko harremana, eta estrategia horiek paisaian, ekonomian eta tokiko kulturan duten inpaktua” aztertuko ditu. Horretarako hiri-kudeaketa profesionalak, arkitektoak, urbanistak, erakundeak, ikertzaileak, gizarte-eragileak eta ekitaldien sustatzaileak gonbidatuko ditu.

Programazioa hiritar guztiei zabaldutako laborategi gisa planteatu da, eta azaroaren 25a arte jarraituko du ekintza ezberdinekin.

Programa osoa hemen kontsultatu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu