BESTELAKOAK

Kultur soinuen mapa

Asteazkenean, hilak 6, EHUko paraninfoan Kultur Soinuak egitasmoa aurkeztuko dute 17:00etan. Proiektuak euskal kulturako 70etik gora arte eta kultura eragileren ahotsak biltzen ditu. Ekimena Kultura Abiertak burutu du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Egungo sormen garaikidearen adierazpideen eta joeren ordezkariak dira aipaturiko 70etik gora eragileak. Euren ahotsak EHUko paraninfoan entzun ahal izango dira bideo-elkarrizketak direla medio.

Ekimenaren bitartez analisirako elementuak proposatu nahi dituzte politika kulturaletan eta, oro har, bizitza kulturalean, “gure sormen-ehundura sendotzeko eta hobetzeko asmoz”.

Asteazkeneko jardunaldian honako hauek parte hartuko dute: Santiago Burutxaga egitasmoaren koordinatzailea, Santiago Eraso, Pedro Soler, Maria PTQK, Luis Eguiraun eta Lavapieseko Tabakalerako Asanblada.

Mapan parte hartu duen eragileetako bat Bilboko Amaste komunikazio agentzia da. Elkarrizketa hemen entzun daiteke.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu