BESTELAKOAK

“Kultur” programak musika, dantza eta antzerkia hedatuko ditu Nafarroan

Kultur 2018 programak 36 musika, dantza eta antzerki jarduera antolatu ditu Nafarroako makina bat herritan. Ekimenaren helburua Nafarroako herri guztietara kalitatezko kultur programazio anitza eramatea da.

Programa Eñaut Elorrietak egingo duen kontzertu akustiko batez abiatuko da ekainaren 22an, Tafallan, eta irailera bitartean luzatuko da. Aurreko edizioetan bezalaxe, “musika da programako protagonista nagusia, Nafarroako taldeek nahiz beste autonomia-erkidego batzuetatik etorritakoek eskainitako hainbat folk, jazz, blues, pop, rock eta musika koraleko ikuskizunen bidez. Programak dantza emanaldiak ere eskainiko ditu”.

Arte plastikoak  bere txokoa ere izango du programazioan. Bertizko Jaurerriko Jauregian, uztailaren 20tik abuztuaren 20ra bitartean, “askok handikeriarik eta zabarkeriarik gabeko pintura lasaiaren maisutzat jo duten” Javier Ciga Echandi (Iruña, 1877-1960) margolari nafarraren erakusketa bat abiatuko da.

Ekitaldiak ostegunez, ostiralez eta larunbatez egingo dira hainbat esparrutan: kultur etxeak, plazak, anfiteatroak, monasterioak, leizeak, etab. Nafarroako herrietako kultur ekitaldien agenda aberatsa izango da datozen asteetan, eta honako herrietan izango da zer ikusi: Altsasu, Agoitz, Arguedas, Arbizu, Bera, Corella, Donamaria, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranaz, Falces, Fitero, Izaba, Xabier, Leitza, Lekunberri, Lodosa, Marcilla, Mendigorria, Olibako Monasterioa, Irantzuko Monasterioa, Leireko Monasterioa, Otsagabia, Orbaitzeta, Orreaga, Gares, Ribaforada, Erronkari, San Adrian, Zangoza, Tafalla, Tutera, Uxue, Viana eta Zugarramurdi.

Programazio guztia hemen begiratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button