BESTELAKOAK

“Gau Irekia” ekintzailez eta sortzailez beteko da

Bilbo hiriko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako ekintzaile eta sortzaileen makina bat ekimen eta jarduera bilduko ditu Gau Irekia programak abenduaren 14an; hala, 42 tokitan 63 ekitaldi egingo dira.

Larunbateko 18:00etatik aurrera askotariko jarduerak izango dira aipatutako hiru auzoetan: musika, antzerkia, performanceak, proiekzioak, dastaketak,  erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak, besteak beste. “Taxuera ludiko eta sortzaile ugari gure auzoen egoerez, ekonomia alternatibo eta solidarioaz, osasun-bazterketaz, emakumeek historian izandako funtzioaz, arteaz eta kulturaz hitz egiteko”. Egitarau osoa 17 saltegi, 5 plaza eta gune publiko, eta 20 gune sozial eta kulturaletan egingo da.

Guneen arteetan liburu-denda, taberna, galeria edo zentro sozialak daude: Anti-Liburudenda, Antzez, Arquitectas Sf 38,  Ätakontu , Bar Marzana, Bat 1 Studioa, Berebar, Blackboxbilbao, Consonni, Dando La Brasa eta Ddt, besteak beste.

Partaideen zerrenda ere oso luzea da; tartean, kultura- eta gizarte-kolektiboak, artistak edo argitalpenak: Ixe & Landrus, Alabazan, Ana Ester Fernández Calle, Al-Nouvelle Basque, Jon Arretxe, La Baldosa Flotante, Las Entes, Luis Candaudap, MeCambio.net, Mobiolak , Natxo Castañondo…

Egitarau osoa: sarean.info.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button