Bilbo hiriko San Frantzisko, Bilbo Zaharra eta Zabala auzoetako ekintzaile eta sortzaileen makina bat ekimen eta jarduera bilduko ditu Gau Irekia programak abenduaren 14an; hala, 42 tokitan 63 ekitaldi egingo dira.
Larunbateko 18:00etatik aurrera askotariko jarduerak izango dira aipatutako hiru auzoetan: musika, antzerkia, performanceak, proiekzioak, dastaketak, erakusketak, hitzaldiak eta tailerrak, besteak beste. “Taxuera ludiko eta sortzaile ugari gure auzoen egoerez, ekonomia alternatibo eta solidarioaz, osasun-bazterketaz, emakumeek historian izandako funtzioaz, arteaz eta kulturaz hitz egiteko”. Egitarau osoa 17 saltegi, 5 plaza eta gune publiko, eta 20 gune sozial eta kulturaletan egingo da.
Guneen arteetan liburu-denda, taberna, galeria edo zentro sozialak daude: Anti-Liburudenda, Antzez, Arquitectas Sf 38, Ätakontu , Bar Marzana, Bat 1 Studioa, Berebar, Blackboxbilbao, Consonni, Dando La Brasa eta Ddt, besteak beste.
Partaideen zerrenda ere oso luzea da; tartean, kultura- eta gizarte-kolektiboak, artistak edo argitalpenak: Ixe & Landrus, Alabazan, Ana Ester Fernández Calle, Al-Nouvelle Basque, Jon Arretxe, La Baldosa Flotante, Las Entes, Luis Candaudap, MeCambio.net, Mobiolak , Natxo Castañondo…
Egitarau osoa: sarean.info.