LITERATURA

Kode batetik bestera, mundua ulertzeko

Gaur, Anjel Lertxundiren Horma liburuaren gaztelaniazko bertsioa, Este muro de hielo, aurkeztu dute, Donostiako Udal Liburutegiko Sotoan.

Erein argitaletxeak lanaren korapiloa zertan den luzatu digu: Itzultzailea da nobela honetako narratzailea. Kode batetik beste batera hitzak pasatzen espezialista. Bizitzan ere halatsu, kode batetik bestera pasatu beharra du mundua ulertuko badu. Maite du bere lana, baina hor sortzen zaio arazoa. Haurtzaroan gertatu ziren pasarte lauso batzuk nahasten zaizkio buruan, Martarekin bikote harremanari ekin behar dion une berean, noiz eta amari, kode haiek erraz itzuliko zituen pertsona bakarrari, memoria husten eta hondatzen zaion garaian.

“Ondoan zaitudala aritzen naiz lanean. Begira-begira edukitzen zaitut, ez duzu zirkinik egiten. Halaxe zaude orain ere: niri begira zure butaka gris txikitik. Baina laster, beti aldean izaten duzun poltsa miatu, besapean hartu, butakatik jaiki eta, txirriki-txarraka, egongelaren beste aldera joango zara, geldituko zara lipar batez leihoaren aurrean auskalo zeri begira, egongo zara minutu pare bat bertantxe ezer egin gabe harik eta, jiraturik, butakara itzuliko zaren arte zapatilak arrastaka dituzula txirriki-txarraka. Poltsa miatuko duzu berriro eta aldean utziko. Gauza bera egiten duzu ia ordu laurdenero, kronometratuta bazeneuka bezala noiz jaiki, noiz itzuli. Desesperatzeraino urduritzen ninduzun. Ohitzen ari naiz.”

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

Cookie propioak erabiltzen ditugu, bai eta hirugarrenen cookieak ere, zure nabigatze-esperientzia eta gure zerbitzuak hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, euren erabilera onartutzat joko dugu.Ikusi cookien politika.

ONARTU
Aviso de cookies
Tresna-barrara saltatu