ARTEA

Itsasoa ardatz duten margolanak paratu ditu Enrique Alfonsok Bilbon

Enrique Alfonso 1972 urtean jaio zen Bilbon. Bere obran xede publikoak dituzten neurri handiko muralak nagusitzen dira. Artelan hauek Bizkaia osoan, Kanariar Irletan eta beste hainbat herrialdetan ikus daitezke, tartean, Erresuma Batua, Amerikako Estatu Batuak, Australia edo Portugal.

Bere arte-ibilbidean kolaboratzaile asko izan ditu eta hainbat lantalderekin jardun du. Bere ahalmen polifazetikoak erregistro asko hartzen ditu, besteak beste, espazio publikoetan paraturiko brontzezko monumentu eskultorikoak, publizitate-kanpainak marka handientzat, eta oinetakoen alorrean eginiko diseinu grafikoa.

Honatx erakusketaren harira Alfonsok idatzi duen olerkia:

ITSASOARI

Koloreak eta usainak
Barealdi eta hondoratzeak
Itsasoa eta itsasoak, gaziak
Tarte diren koloreak.

Hondartza eta itsalabarra
Hegan egiten duen kapela
Eta neskatoa pertzarekin
Guztia nirea, eta deus nirea

Orain. Hau da unea.
Marra hauek ditut eta horma batzuk.
Koloreak itzultzen dizkizut,
eta tarteak…

Gehiago ematen badidazu,
Urteetan,
Kolore gehiago emango dizkizut berriro,
Ez direnak nireak, soilik tarteak direnak

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button