ESZENA

KREAk arte eszenikoetan egindako bost ekoizpen erakusten ditu

KREA Adierazpen Garaikideak, Prozesuan zikloarekin jarraitzen du,
laguntzen dituen artisten ibilbidea eta lana zabaltzeko proposamenarekin, alegia. Orain arte Sandra Maturana aktore eta dramaturgoaren ibilbide artistikoa biltzen duen erakusketak proposamen berri bati paso emango dio, Arte Eszenikoen ekoizpenak lelopean, KREA Adierazpen Garaikideak arte eszenikoen alorrean egin dituen ekoizpenen aukeraketa bat eskaintzen duena, alegia.

Guztira, bost dira KREAk oraingoan aukeratu dituen ekoizpenak: Dzast Ahotsak ahots-taldearen, Espacio Sinkro musika elektroakustikoaren eta Michelle Man and Friends dantza-konpainiaren RED eta DanZateriaren Encuentros en el silencio ikuskizunak, José Manuel Berengueren Autofotovoros eta Zuriñe F. Gerenabarrenaren Zattere dei pensieri soinu instalazioak eta Blanca Ortigaren In.Solita antzezlana.

Ekoizpen hauek KREA Adierazpen Garaikideak sortzaile gazteen lan artistikoa babesteko ematen duen laguntzari esker gauzatu dira, eta horretarako proiektuak garatzeko behar dituzten baliabideak eta tresnak eskaintzen dizkie. Sormenezko lan profesionalaren sustapen hori laneko hainbat lerroren bidez garatzen du: bekak
eskainita, ekoizpenen bidez, lan-eremuak edo egoitzak utzita eta abar.

KREAk bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button