ARTEA

Dena hondoratuko da

Andrea Ganuza Santafé nafarrak Todo se derrumba izenburuko erakusketa inauguratuko du gaur, Bilboko Belaza Gallery saltoki eta galerian, 20:00etatik aurrera. Erakusketa zabalik izango da maiatzaren 30era arte.

Bere obra komikiaren esparruan garatzen da, batez ere autobiografiaren inguruan, izan ere, autobiografiaren mugak esploratzea interesatzen zaio, askapen, konkista eta ikasketa tresna gisa. Horretaz gainera, lan editoriala ere egiten du, tartean, Morboso y Mohoso eta Purgacómic. NENAZAS talde feministako kidea ere bada.

Andreak Arte Ederrak ikasi zituen, eta Bradford, Bristol eta Bartzelonan bizi izan da, egun Iruñean bizi den arren.

Informazio gehiago: belazagallery.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button