ESZENA

Dramaturgia garaikidearen inguruko tailerra

BilbaoEszenak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, dramaturgia garaikidearen inguruko tailerra antolatu du Alanbike Teatrorekin eta Javier Liñera artistarekin batera. Ikastaroa martxoko hiru asteburutan eskainiko da, Otxarkoagako Udaltegian, eta Tamara Gutiérrezek, Alberto Conejerok eta María Velascok emango dute. Izena emateko epea martxoaren 1eana amaituko da.

Tailerrean hainbat galdera izango dira abiapuntu: Zelan idatzi antzerkia? Ze egitura erabil daitezke istorioak sortzeko? Ze tresna daude dramaturgia garaikidean? edo Zer dira dramaturgia berriak?  Bertan ere, eta modu praktikoan, “istorioa antzerki forman antolatzeko egiturak lantzeaz gain, gure garaiko dramaturgia sortzen lagunduko duten tresnak ere landuko dira”.

Tailerra martxoaren 10ean eta 11n hasiko da, Tamara Gutiérrez Arte Dramatiko Goi Errege Eskolako Dramaturgia graduatuarekin. Hurrengo saioa, martxoaren 16an, 17an eta 18an izango da, Alberto Conejero Arte Dramatiko Goi Errege Eskolako Eszena Zuzendaritza eta Dramaturgia graduatu eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko doktorearekin.
Martxoaren 24an eta 25ean, María Velasco Unibertsitate Konplutentseko Ikus-entzunezko Komunikazio doktore, Jardunbide Eszeniko eta Ikus Kulturan Master eta Dramaturgian lizentziatua izango da arduraduna.

Interesatuek bilbaoeszena@bilbao.eus helbidean eskatu eta bertara bidali beharko dute izena emateko fitxa, curriculuma eta jardueran parte hartzeko gutuna.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button