BERTSOTAN

Bizkaiko eskolarteko lehenengo kanporaketa

Atzo hasi zen Bizkaiko Eskolarteko bat-bateko txapelketa. Guztira zazpi gaztetxo oholtzaratu ziren Ondarroan jokatu zen saioan: Ixone Asategi, Naroa Jaio, Uxue Jauregi, Ziara Larrinaga, Ariane Sololuze, Nile Torrealdai eta Amaia Zabala.

Guztien artean puntu gehien batu zituen bertsolari gaztea Ixone Asategi durangarra izan zen. Gai-emaile lanetan Peru Vidal aritu zen, eta epaileak Ainhoa Arregi, Juanjo Respaldiza eta Mirari Azula izan ziren.

Bizkaiko Eskolarteko Txapelketak hiru kanporaketa izango ditu, eta falta diren beste biak  honela garatuko dira: maiatzak 15, 17:00etan, Bilboko Euskararen Etxean; eta maiatzak 17, 17:00etan, Igorreko Lasarte Aretoan.

Saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera eta gainontzeko bost bertsolariak puntuazioaren arabera. Finala maiatzaren 27an jokatuko da Gernika-Lumoko Astran.
Goizeko 10:00etan eskolarteko idatzizko finala izango da eta ostean, 11:30ean, ekingo dio bat-bateko finaleko zortzikoteak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button