BESTELAKOAK

BreakOnStage 2015, apirilean

Arriola Antzokiak eta Logela Multimediak antolatzen dute BreakOnStage 2015 Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdia. Mota honetako Europako jaialdi garrantzitsuenetakoa da, eta iazko edizioan, 5.000 ikusle bertaratu ziren BreakOnStage jaialdira.

BreakOnStage, Nazioarteko Kultura Urbano Eszenikoen Jaialdiaren barruan kultura urbanoaren espezialitate anitzak taularatzen dira era dinamikoan.
Aurtengo edizioan, munduko breakdance txapeldunak, The Predatorz errusiarrak agertuko dira eszenatokian, eta Infamous frantziarrak ere bai, Europako breakdance talderik onena. Hauekin batera Sebastian & Honji dantza bikote alemaniarra, edota  Vogue espainiarra ere ikusteko parada egongo da.

Dantzarekin batera kultura urbanoen hainbat ikuskizun taularatuko dira: Scooter Freestyle txapelketa, BMX Freestyle (Daniel Peñafiel, Martxel Arribillaga) eta Parkour ikuskizuna, baita Bost Urban Dance lehiaketa ere, besteak beste.

Musikari erreparatuz, aurtengo kontzertua Shotta rap taldeak eta La Bandha del Patio bilbotarrek egingo dute.

Aurtengoa, 15. edizioa, Bilbao Arenan, Miribillan, ospatuko da apirilaren 25ean, 19:00etatik aurrera.

Laster barru, egitarau osoa argitaratuko da breakonstage.com atarian. 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button