ESZENA

Lekeitioko XXI. Kale Antzerkiaren Nazioarteko Jaialdiak asteburuan abiatuko da

Jaialdiaren 21. edizioan 13 antzezlan eskainiko dituzte zazpi taldek, uztailaren 9tik 11ra bitartean. Nazioarteko makina bat taldek beren joera berritzaileenak erakutsiko dituzte Lekeition, hala nola, Amerikako Estatu Batuak, Argentina, Frantzia eta Errusiako konpainiak. Euskal Herrian egien den antzerkiak ere izango du bere tokia, oraingoan, Pikor antzerki-taldearen eskutik.

Pailazoak ere izango dira protagonista asteburu honetan Lekeition egingo den jaialdian. Hala, New Yorkeko Acrobuffos pailazo taldeak edo Loco Brusca argentinarrak barreak eragingo dituzte kostaldeko herriko txoko askotan.
Les Commandos Percu taldeak danborren perkusioa eta piroteknia efektuetan oinarritutako emanaldi ikusgarria eskainiko du. Era berean, Madriletik datorren, baina jatorri ezberdinetako artistek osaturiko Kanbahiota Trup konpainiak gurpil erraldoia erabiliko du akrobaziak egiteko.

Europako ekialdeko Mr. Pejo's Wandering taldeak berriro bisitatuko du Lekeitio Mignona eta Mogota piezak antzezteko asmoz. Azkenik, Frantziako Groupe Démons et Merveilles konpainiak itxiko du kale-antzerkiaren jaialdi ezaguna. Frantsesek maskarak izango dituzte ardatz beren ikuskizunean.

Nontzeberri

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button