MUSIKA

Datorren astean hasiko da Santas Pascuas jaialdia, Iruñean

Aurtengo Santas Pascuas jaialdia abenduaren 25etik urtarrilaren 6ra bitartean egingo da  Iruñeko Zentral aretoan.

Jaialdiaren aurkezpena joan den azaroaren 10ean izan zen León Benaventek eta Ángel Stanich musikariek egin zuten kontzertuarekin. Baina diogun moduan, datorren astean hasiko dira emanaldi guztiak.

Lehen kontzertua abenduaren 25ean, astelehena, izango da, Ben Yart, Raimundo el Canastero eta Safu artista nafarren emanaldiekin. Jaialdiak, jarraipena izango du abenduaren 27an, asteazkena, Lisabö eta Rüdiger taldeen kontzertuekin. Lisabö Lorategi izoztuan hezur huts bilakatu arte lan berria haizatzen ari da makina bat tokitan. Aurreko diskoaren jarraipena da berri hau. Betiko Lisabö, ñabardura berriekin. Rüdiger musikaria The Dancing King bira egiten ari da. Felix Buff, Willis Drummond taldeko bateria jolearen proiektua da Rüdiger. Baketak albo batera utzi eta gitarra soinean hartuta, brit-pop, folk, psikodelia eta indie doinuak nahasten dituen Before It’s Vanished diskoa argitaratu zuen 2020an.
Abenduaren 28an eta 29an, El Columpio Asesino taldeak agur esango die agertokiei Urtarrilaren 4an, Jimena Amarillo eta Verde Pratoren txanda izango da, eta urtarrilaren 6an, larunbata, La Élite eta oraindik konfirmatzeke dagoen artista bat arituko dira, Navarra Music Comission-en babesarekin.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button