ARTEA

“Donostia, geldirik”

Alvaro Ledesma (Donostia, 1975) argazkilariak Donostia detenida izenburuko erakusketa paratu du Donostiako Emily´s Nook lokalean. Bihar inauguratuko da erakusketa.

Gipuzkoak hiriburuan egindako argazkiekin ondutako erakusketa da Donostia detenida. Irudiok azken hiru urteotan egin ditu Ledesmak. Argazkilariaren ikuspuntu pertsonala ageri da argazkiotan: “Donostia ez-ohikoa, isila, atipikoa, delikatua, ia ezagutezina, eta bere begiradarekin pintatu, konpasatu eta zizelkatzen duen begi sortzaile batek asmatua”.

Ledesma diziplina anitzeko artista da, hainbat esparrutan aritu baita: eskultura, pintura, eszenografia, literatura, bideoa, instalazioa eta argazkigintza. Bere sormen-lanetik abiatuta, makina bat proiektutan parte hartu du: musikari antzerki-ikuskizunetan, poesia-errezitaldiak edo bideo-arteko kontzertuak.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button