MUSIKA

Joseba B. Lenoir-ek “Tenpesta” lana argitaratuko du laster

Sexty Sexers eta Sumisión City Blues taldeetako gitarra jotzaileak Tenpesta (Gaztelupeko Hotsak) izenburuko lan berria plazaratuko du abneduan. Diskoa binilozko hamar hazbetekoa izango eta lau doinu bilduko ditu.

Diskoa Iñigo Irazoki teknikariaren laguntzarekin grabatu du Sarako estudioan, 2013 irailean, eta grabazioan Felix Buff-ek (Willis Drummond, Los Separatistas, Napoka Iria…) eta Aitor Goikoetxea Azpirozek (Berri Txarrak ohia, Sons Of Woods) parte hartu dute. Buff-ek, hain zuzen ere, Ez zaitut behar kantuan jo du.

2013ko martxoan Lenoir-ek Instroak Vol. 2 ere plazaratu zuen; hori ere Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen markapean. Bigarren lan berri horretan, gitarra ez ezik, perkusioak, bateriak, mandolina eta banjo soinuak ere sartu ditu, folk, blues eta rock kutsuko doinuak josteko. Gaztelupeko Hotsak diskoetxearen arabera, “Ennio Morriconeren soinu bandak dakartza gogora batzuetan, baina Jimi Hendrix edo Frank Zappa bezalakoek sortzen zituzten inprobisazioen ukitua ere aurki daiteke beste batzuetan, oinarri erritmiko hipnotikoak uztarturik”.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button