BESTELAKOAK

Zarautzeko Putzuzuloko I. Zirko Gala

Zarautzeko Putzuzuloko I. Zirko Gala ekintza oso potentea izango da antolakuntza eta artista aldetik.
Haur eta helduentzako espektakulua izango da, uztai aereo, suzko malabareak, klownak eta dantza ugari egongo da bertan eta ahalik eta oihartzun gehien eman nahi diote Putzuzulo haurrez eta helduz betetzeko.
Bertan Koblakari, Tititirantes, Gas, Josenolaf eta Puxka-Muxka Zirkus taldeak arituko dira ikusgarri ederra osatzeko asmoz.

Gauean berriz, hip-hop kontzertua edukiko dute zarauztarrek. Bertan, Altzako Bunker 13, DJ KA eta Real y Unicos & DJ Yanu egongo dira. Kontzertua gaueko 22:00etatik aurrera izango da.

Putzuzulok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button