ESZENA

Gora Gora Fest jaialdiak kultura-ikuskizunak barreiatuko ditu Nafarroatik

Euskarabideak programatu du Gora Gora Fest jaialdia, eta bertan makina bat jarduera antolatu dira, guztiak euskaraz eta erabat doakoak: magia, antzerkia, bakarrizketak, arropa birziklatzeari buruzko tailerrak, ipuin-kontalariak eta abar.

Hala, azaroaren 3tik abenduaren 10era arte, Nafarroa osoko 50 herritan baino gehiagotan (Lerin, Eulate, Zarrakaztelu, Saldias, Burgi, Olite/Erriberri, Zubiri, Legasa, Cortes, Lodosa, Oloritz, Nagore, Irunberri, Mañeru, Olloki, Los Arcos, Viana, Elizondo, Zangoza, Amaiur, Kaseda, Areso, Larraintzar, Goizueta, Tutera, Errezu, Untzue, Puiu, Larraga, Andosilla, Cascante, Igantzi, Corella, Erro, Fontellas, Bera, Elo, Nabaskoze, Mendabia,…) makina bat saio burutuko dira, izan ere, Gora Gora Fest zikloaren helburu nagusietako bat euskarazko kultur ikuskizun hauek euskara erraz iristen ez diren herrietara eramatea da.

Egitaraua musika, antzerki, bakarrizketa, antzerki-ipuin eta ipuin tailerrek zein online saioek osatuko dute.
Ikuskizunen datak eta lekuak eskuragarri dituzue ondoko estekan.

 

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button