Hirugarren aldiz, PinPulKa elkarteak Ezpeleta herrian, kaleetako arteen ikusgarriak antolatu ditu, ekainaren 2an, larunbata.
Antolatzaileek, handik, egitarauaren nondik norakoak igorri dizkigute, hara joateko jende guztia anima dadin: “15.30etatik goiti (Karrika Nagusia) Corbibar idekitzea (ostatu ibiltaria) eta gero, Funky Style Brass (Toulouse) txaranga eroa; Banjo Barjo (Aureilhan), Tripo(r)teur delakoa; Ronan Tablantec (Tournefeuille), zirko zinikoa eta itsastiarra; Dr Troll (Millau), hurbiltzeko eta irringarri magia; Bapatean Zirko (Gasteiz); La Conserverie (Marliac) pailazoa eta burdin haria; Alboka Tropik (Ezpeleta) hirukote musikala triki, alboka, gitarra, pandero, tronpetarekin.
Azken ikusgarria: La Famille Goldini (Toulouse) bere kabaret zirkoarekin izango da Ezpeletan.