MUSIKA

Jingo De Lunch hardcore punk banda alemaniarra Durangon

Goian aipaturiko bi lan horien atzetik, Jingo De Lunchen hirugarrena iritsi zen, Underdog. Disko hori Phonogram konpainia handiak kaleratu zuen. Hala, bere underground sustraiak abandonatu, eta beste bi disko gehiago grabatu zituzten, B.Y.E eta Deja Voodoo, hain zuzen. 1996 urtean, baina, taldeak trasteak utzi zituen. Tarte luze horretan banda alemaniarrak makina bat aldiz bisitatu zituen Euskal Herriko gaztetxeak.

2006 urtean Berlineko taldea itzuli egin zen, hasierako diskoetako doinuak biltzen dituen The Independent Years bildumarekin. Formazioan zenbait aldaketa izan ostean, 2010ean zenbait kontzertu eskaini zuten Alemanian, eta, era berean, Land of the free-ks plazaratu.

Ostiralean Durangoko Plateruenan izango dira Fly Shit eta UK Bill taldeekin batera. Emanaldia 21:30ean hasiko da.

Radiationek bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button