IKUS-ENTZUN

Bilboko Arte Eder Museoko Zinemateka Alondegiak hartu du eta John Fordekin hasiko du ibilbide berria

Bilboko Arte Eder Museoko Zinemateka 1983. urtean inauguratu zen, eta, geroztik, Jose Julian Bakedanok, museoaren zuzendariordeak, zuzendu izan du. Bi arrazoi zirela eta sortu zuten: batetik, zinea ikusizko arte gisa aintzat hartzea (beste museo batzuek aspaldi egin zuten bezala), eta, bestetik, merkataritzakoa ez den zinea modu egonkorrean zabaltzeko zerbitzua eskaintzea. 2011ko otsailetik aurrera, zinemateka AlhóndigaBilbaon izango da John Forden omenez egingo den zikloarekin.

"Bere filmografiak ez du zinearen historiaren lehenengo laurogei urteak bakarrik osatzen; horretaz gainera, parekorik ez duen ibilbide bat egiten du Estatu Batuetako historian barna, pertsonaia errealez (Lincoln, Grant, baina baita Arthur edo Maria Estuardo ere) edota alegiazkoez osatutako espazio zinematografikoa eratuz", dio Santos Zunzunegi zine adituak AlhodigaBilbaok bidali duen oharrean.

Orotara Forden 26 film ikusi ahal izango dira Golem Alhondiga zine aretoetan 2011 urteko otsailaren 3tik apirilaren 29ra bitartean, tartean, Stagecoach (1939), The Grapes of Wrath (1940), eta Fort Apache (1948). Film bakoitza ikusteko bi aukera izango dira. Izan ere, pelikula oro bi egunetan proiektatuko dute. Lehenengoan 18:00etan eta bigarrenean 20:00etan.

AlhondigaBilbaok bidalita

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button