BESTELAKOAK

“Ilustratzaileak Bizkaian” izeneko erakusketa zabalik

Gaur goizean, Foru Jauregiko prentsa-aretoan, Bizkaiko Foru Aldundiko Kulturako diputatu Josune Ariztondok Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX): odisea grafikoa izeneko erakusketaren aurkezpena egin du.

“Ilustratzaileak Bizkaian (XVI-XX): odisea grafikoa lehen mailako erakusketa bat da, bost mendetako lagin ederra batzen da hemen eta honen gainean egiten den lehen erakusketa tematikoa da. Sei panel monografikoetan banaturik dago erakusketa eta hitzaldi zikloa ere antolatu da osagarri gisa”, adierazi du aurkezpenean aritu den Josune Ariztondo diputatuak.
Eta hauxe gehitu du: “Erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetzaren emaitza da. Horri esker, XVI-XX mendeen arteko hainbat material bildu ahal izan dira: ia berrehun ilustrazio baino gehiago, eskuizkribuak, inprimatutako liburuak, grabatuak, kartelak, etab.”

Hau da lurralde historikoko ilustrazio grafikoaren bost mendeko historia biltzen duen lehenengo erakusketa; izan ere, diziplina artistiko horri ez zaio inoiz erakustaldi espezifikorik egin.
Aipatutako lehen panelean eskuizkribuak ikusi ahalko dira, Bizkaiko ilustrazio grafikoan oinarria eta hasieran izan zirenak. Bigarrenean, Bizkaian izkribu-kopiatzalileen artean jardun zuten bi kaligrafoen gaineko zertzeladak: Juan de Iciar eta Pedro de Madariaga.
Hirugarren batean, XVI-XVIII mendeen arteko aldaketak jasoko dira. Inprenta heldu zen Bizkaira eta bertoko ikonografia heraldikoa zein erlijiosoa zabaltzen hasi zen. Hurrengo horma-irudian, XIX. mendea dator. Ilustrazioak sekulako garapena ekarri zuen eta lehen liburu erromantikoak hasi ziren inprimatzen. Azken bietan, XX. mendea biltzen da bere novecentismo eta abangoardia guztiekin, frankismo eta trantsizio demokratikoarekin, eta orain dela gutxi zendu den Juan Carlos Eguillor ere aipatzen da bereziki. Egile honen estiloa kritikoa zen oso, eta naif eta pop art korronteen eragina izan zuen. Haur Ilustrazioaren Sari Nazionalaren jabea bazen.

Erakusketa, Bizkaiko Foru Liburutegiko Areto Nagusian egongo da ikusgai, gaurtik ekainaren 25era bitartean.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button