LITERATURA

XXXIII. Xabier Lizardi Saria abian da

Zarauzko Udalak XXXIII. Xabier Lizardi Sarirako deialdia egin du. Haur eta Gazte Literatura sustatzeko helburuarekin antolatzen da sari hau, eta 18 urtetik gorakoek  har dezakete parte bertan.

Lanek euskaraz idatziak, originalak, argitaragabeak eta saritu gabeak izan behar dute. Lan bakoitzaren ale bat bidaliko da, ongi josia, zenbakitua, koadernatu gabea eta era soil batez tolestua. Lanen luzerari dagokionean, 24.000 karaktere baino gutxiagoko lanik ez da onartuko.
Obrak aurkezteko epea 2015eko urtarrilaren 12an amaituko da.

Epaia 2015ko otsailean emango da jakitera eta saria bakarra izango da, 3.700 eurokoa. Horrez gain, Zarauzko Udalak lan sarituaren 2.500 ale argitaratu eta banatuko ditu.

Epaimahaikideak honako idazleak izango dira: Jesus Mª Olaizola Txiliku, Miren Agur Meabe, Iñaki Friera eta Ramon Olasagasti (2013ko lehiaketako irabazlea).

Informazio guztia hemen eskuratu ahal duzue.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button