BESTELAKOAK

Fernando Pardo musikariak ‘”Los chicos eléctricos” liburua aurkeztuko du Gasteizen

Madrilgo Sex Museum taldeko Fernando Pardok Los chicos eléctricos liburua aurkeztuko du Gasteizko Aldabeko liburutegian, apirilaren 6an, 19:00etan. Sex Museum, Los Coronas edo Corizonas taldeekin aritutako musikariak 30 urteko ibilbidea bete du rockaren errepidean. Bide luze opari hori Los chicos eléctricos liburuan jaso du.

Gasteizko Aldabeko liburutegiaren arabera, “gurekin partekatuko ditu bere bizipenak 30 urtean zehar, rock n’roll-aren agertoki musikal independentean. Hitzaldia 90 minutukoa izango da publikoaren parte hartzearekin eta musika independentearen iragana, oraingoa eta etorkizuna aztertuko ditugu. Bidaia bat alternatiboa eta independentea auzoko, herriko edo baserriko ikuspuntu lokaletik, bira handien globalera”.

Musikari madrildarrak bere ibilbideko material ugari gorde du, eta dokumentazio horretatik abiatuta, estatuko musika alternatiboaren inguruko bidaia rockzalea ondu du. Liburua iraganetik askatzeko terapia bihurtu zaiola nabarmendu du autoreak.

Informazio gehiago: vitoria-gasteiz.org.

Erakutsi gehiago

Antzeko artikuluak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Back to top button